Xoxoteko aterpea
Izarraitz mendilerroan aurkitzen da, Azkoitia, Azpeitia
eta Debako lurretan kokatua. Natura 2000 sarean sartuta
dago, hau da, parke natural izendapenik ez duen arren, garrantzi
komunitarioko lekua kontsideratuta dago. Natura 2000 Europa
mailako sare ekologikoa da, zeinekin zonalde konkretu batzuetako
biziraupena bermatu nahi den, biodibertsitatea babestuz.
Izarraitzek
Deba eta Urolaren behe-ibarren arteko lurralde basatienak
batzen ditu, ekialdean tontorrik garaienak aurkitzen direlarik:
Erlo (1026m.), Kakuta (924m.), Xoxote (912m.) eta Sesiarte
(743m.). Mendikate hau kostalderaino zabaltzen da, bertan
Andutz mendia dagoelarik (612m.), itsasotik oso gertu. Gailurretako
mendi-zelai, behekaldeko landazabal eta ibar gordeek paisaia
aparta eratzen dute, basabizitzarentzat lurralde aberatsak
daudelarik.
Ezin ahaztu lurpeko mundu garrantzitsua, kareharrizko mendikate
hau kobazulo eta leizezuloz josita baitago.