INGURUKO
GAILURRAK |
 |
XOXOTE
|
ALTUERA:
912m.
KOORDENADAK: 43º12'03,50''N 2º17'07,50''W
:: 30T 558057 4783467
Mendi
xumea den arren, Izarraitzen oso bisitatua den tontorra
da, bertatik ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera
bait daukagu. Xoxoteko aterpetik oso gertu dago eta
San Inazioren estatua ere parez-pare dauka. Xoxoteko
puntatik iparreruntz Azketako lepoa topatuko dugu,
borda baten ondoan elurzulo bat ikusiko dugularik.
Hemen neguko elurra bildu eta mantentzen zuten, Azpeitira
eta Zestoara jeisten zutelarik ondoren. Garraioa idiek
bultzaturiko gurdiekin egiten zuten eta lana errazteko
harrizko galtzada bat eraiki zuten, Zestoatik igotzen
zena eta gaur egun ere erabiltzen dena.
|
|
ERLO
ALTUERA:
1026m.
KOORDENADAK: 43º12'27,47''N 2º16'44,88''W ::
30T 558561 4784211
|
 |
Erlo
mendia Izarraitz mendilerroko tontorrik garaiena da. Mila
metro eskas dituen arren, itsasotik oso gertu kokatua
dago, eta honek desnibel handia ematen dio inguruko bailaratatik
igo ezkero. Mendi honen gailurrean gurutze handi bat topatuko
dugu (Erloko gurutzea, 1022m.), baina punturik garaienera
igotzeko apur bat aurrera egin beharko dugu aristatik,
beste gurutze txiki batetara heldu arte. Hemen topatuko
dugu Erloko benetako tontorra eta balkoi honek eskeintzen
duen ikuspegi paregabea. Eguna garbi-garbia denean Euskal
Herriko kosta ia osorik ikusiko dugu, Ipar-ekialderuntz
Landatako kostaldea ere begiztatuko dugularik. Hego-mendebaldera
begiratuta durangaldeko mendi harkaitztsuak ikusiko ditugu,
eta Europako Pikoak ere bai, lainorik ez dagoen egunetan.
Ekialdera begira jartzen bagara Aiako harriak, Larrun
eta Pirinioak ikusiko ditugu, eta hegoalderaka giratzen
bagara Aralar, Aizkorri eta Urbasako mendilerroak.
Puntu honetatik mendebaldera abiatzen bagara Eskortako
tontorrera iritsiko gara (1004m.), bertan antena handi
bat dagoelarik.
|
 |
KAKUTA
ALTUERA:
924m.
KOORDENADAK: 43º12'02,62''N 2º18'04,76''W ::
30T 556765 4783429
|
|

|
Tontor
hau Azkoitiko lurretan dago kokatuta, Zamalekuko lepoak
Xoxote menditik bereizten duelarik. Gailurrean gurutze
handi bat dago eta bertatik Iraurgiko bailara osoa azalduko
zaigu begien aurrean, bista ederra eskainiz. Gailur honetara
heltzeko Aittolako aparkalekutik abiatu gaitezke (Madariagako
gaina), bidea nahiko laua eta atsegina bait da, haurrekin
egiteko oso egokia. Azken malda igotzeari ekin baina lehen
Izkitturriko iturrian ur tragoxka bat hartzeko aukera
edukiko dugu, baita apur bat lehenago dagoen txabolan
mokadutxo bat egitekoa.
|
|