Xoxoteko aterpea Izarraitz mendilerroan
aurkitzen da, Xoxote mendiaren alboan eta Erlo menditik
oso gertu. Gaur egun zerbitzu asko eskaintzen ditu baina
hasieran txabola bat besterik ez zen, ardien gordeleku bezala
erabiltzen zena. Bertaratutako mendizaleek ordea, aldatzeko,
zerbait jateko edo eguraldi txarretik babesteko erabiltzen
zuten.
Aterpea egiteko benetako asmoa, txabola hau erre zenean
sortu zen, 1970 ko hamarkadaren amaiera aldera. Lagun
Onak M.B. lehengo txabola haren ordezko bat eraikitzea
pentsatzen hasi zen eta 1983 urtean martxan jarri ziren.
Ez zen erraza izan gaur egungo aterpea altxatzea Xoxoteko
puntan, baina herritarren lanari esker eraikitzea lortu
zen.
1984ko Xoxoteko egunean ireki zen aterpea, maiatzaren 27an,
eta geroztik, arazoak arazo, komeriak komeri, hutsik egin
gabe izan dugu han goian.
Helbidea: Eliz kale 21, 20730, Azpeitia. (Gipuzkoa) Telefonoa: 943581007