Eguraldi ezin hobea eduki genuen maiatzeko azken asteburuan, eta horri esker, giro aparta izan zen Xoxoteko egunean…eta baita bezperan ere!
Larunbatean, Lagun Onak-eko sukaldariek bazkari “azpeitiar-azpeitiarra”, hau da, SEKULAKOA, prestatu zuten denontzat. Arraina eta mariskoa asetu arte!!!
Hori bai, berberetxoak faltan bota genituen…hurrengo urtean Danik ekarriko ditu
!!!

Artzaiak ere hurbildu ziren bixita egitera, eta Felix eta Bixente, urteroko ohiturari jarraituz, lotan geratu ziren aterpean.
Aurten lurrean egin behar izan zuten lo, logelako zurrungak ez entzuteko!!

Eta igandean, goiz jeiki eta lanera! Gure bostgarren Xoxoteko eguna da jadanik, eta bakoitzak bere postua ondo ikasia daukanez, segituan hartu genion erritmoa. Jende asko zegoen momentuetan ere, oso azkar joan zen dena, eta konturatzerako eguerdia heldu zen…A ze lan taldea daukagun!!!!



Aterpe ingurua jendez bete zen, eta haurrek primeran pasa zuten jolasean.

Gogor lan egin eta gero…merezitako deskantsua!!

Eta bukatzeko, talde osoaren argazkia.
Eskerrik asko beste behin ere egindako lanagatik…eta, ahal bada, hurrengo urterarte!!
BESARKADA BAT!!!
